Harategia

Olarte 13
20500 Arrasate Gipuzkoa
Tel. 943796228

Ordutegia: Astegunetan: 8:30-13:00 / 17:00-20:00

Larubatetan: 08:30-13:00

Jose Ramon Otamendi

Urteetan onena eskaintzen

Beti kalitate handiena zaintzen etxeko produktuekin eta bertako haragiarekin. Gure lehentasuna zure mahaian onena izatean egon da eta dago, bai produktuetan eta baita aurrez prestaturik ditugun hainbat eta hainbat plateretan.

Jose Ramonek 1985 urtean ireki zituen harategiko ateak oraingo Olarte kaleko atzealdean, Ferrerias kalean, 2001etik oraingo tokian jarraitzeko.

Orri hauetan gure lanaren alde txiki bat besterik ez duzue aurkituko, ezin delako garrantzizkoena isladatu iragarki txiki batetan, zuek egunero ematen diguzuen indarra eta gauzak ondo egiten jarraitzeko kemena.

Ondo egindakoari saria

Otamendi harategia askotan ikusi duzue prentsan sari bat eta beste jasotzen, orain urte gutxi buzkantza onenaren saria hartzen Zumarragan, herrian bertan Santamasetako eskaparate lehiaketan ahaleginak egiten, urteetan Bilboko txorizo lehiaketan finalista, edota oraintsu Azpeitin Ardo Eguneko Euskal Herriko txorizo egosi txapelketako lehen saria jasotzen.

Zuretzako egunero egiten dugun lanaren erakusgarri besterik ez da, baina lan horrekin harro sentitzeko balio diguna.




Jose Ramon Otamendi facebook twitter

BERRIAK

Odoloste onena

ZORIONAK

Elorrioko 2017ko Buzkantz Jaian epaitegi teknikoaren odoloste onenaren saria eman digute.
Gure bezero guztiontzat jakina zena. Odoloste onena hemen duzue.
Aurrekoak ikusi

BILDUMA